Astebetean 153 isun jarri dituzte Iturritxu kalean

Erredakzioa 2021ko urt. 11a, 17:03

Hainbat radar jarri dituzte inguruan. / Alea

Trafikoa baretzeak eta radarrak tarte horretan abiadura jaistea lortu dute.

Astebetean 153 gidariri isuna jarri diete Gasteizko Iturritxu kalean, SER irratiak jakinarazi duenez. Gehiegizko abiaduragatik jarri dituzte, noranzkoetako bat zabaldu eta Udalak radarrak jarri eta gero. Udala isun horiek izapidetzen ari da.

Abenduaren azkeneko astean aktibatu zituzten radar horiek, eta aste horretan 153 ibilgailu salatu zituzten. Une honetan ezin da orduko 30 kilometro baino gehiagora gidatu; isuna jaso dutenen arteko lauk baino ez dute 60 kilometro orduko abiadura gainditu.

Datuek erakusten duten moduan, trafikoa baretzeak eta radarrak egoteak tarte horretan abiadura jaistea lortu dute. Gasteizko Udalak ikastetxeen tartean egindako azken neurketen arabera, ibilgailuen %95 orduko 40 kilometrotik behera ibiltzen da.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago