Borja Lazaro oraindik desagertuta dagoela gogoratuko dute

Erredakzioa 2021eko urtarrilaren 8a

Borja Lazaro, Kolonbian. / Alea

Elkarretaratzerik ez da izango aurten, baina sare sozialetan gogoratuko dute.

Gaur zazpi urte bete dira Borja Lazaro gaztea Kolonbian desagertu zenetik. 2014ko urtarrilaren 7tik 8ra bitarteko gauean desagertu zen gasteiztarra, Cabo de la Velan (Kolonbia). Geroztik, familiak eta lagunek ez dute aurkitzeko itxaropena galdu, eta, horregatik, etengabe mobilizatzen jarraitzen dute, ikerketekin jarraitu dadin, zer gertatu zen argitu eta non dagoen jakin arte.

Borja Lazaro non den lokalizatzeko aukera guztiak agortu daitezen eskatu du Gorka Urtaran alkateak, eta nabarmendu ditu zazpi urte hauetan gaztea gogoratzeko familiak, lagunek eta herritarrek antolatu dituzten ekimenak. Aurten, pandemiagatik, familiak ez du elkarretaratzerik deitu, eta sare sozialetan gogoratuko dute. "Familiak eta lagunak hemen jarraitzen dugu eta bilatzen jarraitzen dugu". Egun hauetan argitaratzen ari diren oroitzapen-mezuak jarraitu eta partekatzera animatu ditu Udalak herritarrak.

Erlazionatuak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago