Diputazioko Mendi Zerbitzuko burua epaituko dute

Erredakzioa 2020ko abe. 18a, 10:00

Basozain batek egin zuen lehen salaketa. PHOT.OK

Arabako Fiskaltzak Aldundiko hainbat funtzionarioren jokaera ikertu du ehiza-isunak ez tramitatzeagatik.

Gasteizko Instrukzioko 1. zenbakiko Epaitegiak Arabako Foru Aldundiko Mendi Zerbitzuko burua epaitzeko zantzuak ikusi ditu, ustez ehiza-isunak tramitatzea saihesteko dokumentuak faltsutzea egotzita. Epaileak Fiskaltzari eta akusazioei ahozko epaiketa irekitzeko aukera dagoela ohartarazi die dagoeneko.

Bidegabekerien Biktimen Babeserako Apdevi elkarteak jada iragarri du akusazio idazkia aurkeztuko duela Mendi Zerbitzuko burua epaitu ahal izateko, eta Fiskaltza zoriondu du gai honetan egindako lanagatik, akusatuak "zigor espedienteak tramitatzea saihestu" duela iritzita, "ehiza legearen urraketak zigorrik gabe utziz".

Auzi judiziala ireki zen basozain batek Arabako Foru Aldundiari 2014 eta 2016 artean ehiza-salaketak artxibatu edo sistematikoki murriztu izana leporatu ostean. Fiskaltzak iragan irailean abiatu zuen ikerketa.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide