Pandemiak baldintzatuta eta 85 urteko gizon batek bere bikotekide ohiaren kontra Gasteizen egindako erasoak markatutako astean, mugimendu feministak, erakunde publikoek eta jendarte eragileek emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko aldarriari eutsiko diote Araban, urtero bezala eta mota guztietako ekimenekin.
2019ko azaroaren 25ean, azken urteetako mobilizazio jendetsuenak ikusi genituen Araban. Aurten ere, mugimendu feministak hartuko du eguneko mobilizazioen aitzindaritza, baina erakunde publikoek eta jendarte eragileek indarkeria matxistaren kontrako adierazpenak plazaratu dituzte, bestelako ekimenak antolatzeaz gain.
Herrialdeko mobilizazio nagusia, ohi bezala, Gasteizen izango da, 19:00etan Iparralde gizarte etxetik. Baina era guztietako ekimenak izango dira Araba osoan zehar, eta herriz herriko hitzorduak bildu ditugu ALEAn.
GASTEIZ
- 11:00 | LAB sindikatuaren kontzentrazioa, Probintzia plazan
- 18:15 | Neska* Gazteon Blokea, Hala Bedi tabernatik: Elkar zainduz, autodefentsa feminista
- 19:00 | Manifestazioa, Iparralde gizarte etxetik: Indarkeria sistemaren ispilu, geure buruak defendatzera goaz!
AIARALDEA
- 13:00 Artziniega | Elkarretaratzea, Frontoian.
- 18:00 Aiara | Elkarretaratzea, Ferialean.
- 18:00 Okondo | Elkarretaratzea, eskolaren aurrean..
- 18:30 Areta | Elkarretaratzea, Altamira plazan.
- 19:00 Laudio | Mobilizazio zaratatsua, Lamuza plazatik abiatuta; besteak beste, Amagoia Elezkano omenduko dute.
- 19:00 Amurrio | Elkarretaratze, Juan Urrutia plazan, Udalak deituta; aurretik, 18:30ean, Virginia Imazen Oihulari Klown ikuskizuna eskainiko dute.
- 19:30 Amurrio | Manifestazioa, Herriko plazatik; mugimendu feministak deituta.
- Azaroak 26, 19:00 Amurrio | Irantzu Varelaren monologoa, Amurrioko Antzokian: No hay matriarcado ni en el supermercado
AÑANA
- Online | Indarkeria matxistaren aurkako III. Martxa. Argazkiak bildu dituzte, eta bideo bat argitaratuko dute "indarkeria matxistarik gabeko gizarte bat" aldarrikatzeko.
ARABAKO ERRIOXA
- Eskualde osoan: balkoietan puntu moreak jartzeko dei egin du Arabako Errioxako Berdintasun Foroak; gainera, 20:00etan puntu moreei argia emango diete, balkoietan kandelak piztuz. Eskualdeko herri guztietako jasotako argazkiak bilduko dituzte.
- Guardia:
- Goizean zehar, Victor Tapia eskolako ikasleek bonbillak jarriko dituzte eskolako hesietan. Bertan, indarkeria ekiditzeko bakoitzaren konpromisoa agertuko da.
- 12:00 Barbacana Elkarteko haurrek puntu moreak eginez egindako bideoa argitaratuko dute.
- 14:00 Manifestuaren irakurketa, Plaza Nagusian; jarraian, 5 minutuko isilunea.
- 17:15 De princesa a rana antzezlana parrokiako saloian.
- 19:00 Me lo hago sola antzezlana parrokiako saloian.
GORBEIALDEA
- 18:00 Aramaio | Manifestazio zaratatsua, Kultur Etxetik. Etxeko tresnak eramateko dei egin dute.
- 19:00 Kotxe kedadak:
- Urkabustaiz: Udaletxe plazan
- Zigoitia: Bengolarra parkinean
- 19:30 Zuia | Manifestazio zaratatsua, Murgiako plazan; Gorbeialdeko mugimendu feministak deituta.
LAUTADA
- 18:30 Agurain | Elkarretaratzea, San Juan plazan; Aguraingo mugimendu feministak deituta.
- 18:30 Araia | Elkarretaratzea, Herriko plazan; Araiako neska* gazteek deituta.
MENDIALDEA
- 19:00 Kanpezu | Elkarretaratzea, Kanpezuko plazan; Mendialdeko Lamingorriak talde feministak deituta.
- 19:00 Maeztu | Elkarretaratzea, Izkiren aurrean; Mendialdeko Lamingorriak talde feministak deituta.
TREBIÑU
- 19:00 Argantzon | Elkarretaratzea, Herriko plazan.