Preso bat hil da Zaballan, bosgarrena aurten

Erredakzioa 2020ko aza. 13a, 13:11

Zaballako espetxea. / Alea

Salhaketak jakinarazi duenez, "gaixotasun larria" zuen presoak, eta urriko azken astean hil zen.

Zaballako espetxean preso bat hil dela jakinarazi du Salhaketak. Elkartearen arabera, "gaixotasun larria" zuen preso horrek, eta espetxetik "aurretik" atera ez izana salatu du. Azken heriotza honekin, bost dira Arabako espetxean aurten hil diren lagunak.

Elkarteak adierazi duenez, heriotza urriko azken astean gertatu zen, eta ez da orain arte jakinarazi. Gertakari hauek eta espetxean izandako heriotzak ezkutatzeko politika gaitzetsi du elkarteak, "batez ere, 19 kobidaren epidemiaren ondorioz".

Egoera honen aurrean, Zaballako espetxeko arduradunek zer egiteko asmoa duten galdetu du Salhaketak: "Presazko prebentzio-neurriak hartuko dira gertaera larri horiek ez errepikatzeko? Ala presoek eskatutako harrera eta arreta psikologiko eta sanitarioko baliabideak ez ezartzea eta pasibotasuna aukeratzen jarraituko dute?".

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago