Azaroaren 20an hasiko da Euskaraldiaren bigarren edizioa, eta Ahobizi zein Belarriprest gisa arituko den pertsona bakoitzak, izena ematerakoan, txapa jasotzeko udalerri bat hautatu du. Hurrengo bi asteetan txapa horien banaketa egiteko leku eta egun zehatzak plazaratu ditu udalerri bakoitzeko Euskaraldiko batzordeak.
Zure udalerrian txapak non eta noiz banatuko diren jakin nahi duzu? Euskaraldiak martxan jarri duen mapa honetan ikusi ahal izango duzue zure udalerriaren gainean klik bat eginda. Informazio zehatza ez badago, bertan topatuko duzue herri batzordeko kontaktua, zuzenean galdetu ahal izateko.