Bideo kopla lehiaketa abian da berriz ere

Erredakzioa 2021ko urr. 20a, 19:30

Arabako Bertsozale Elkarteak eta Arabako ALEAk elkarlanean antolatuta, martxan da Araba osoko 14 urte arteko gaztetxoei zuzendutako bideo-kopla lehiaketaren bigarren edizioa. Parte hartzeko epea azaroaren 19ra arte egongo da zabalik

Gasteizko Udalak antolatzen duen Euskararen Astearen egitarauan txertatuta, gure lurraldean euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin eta iaz izandako arrakastak hauspotuta, Bertso-kopla lehiaketa antolatu dugu aurten bigarrengoz.

Modu honetan, bertsolaritza eta teknologia berriak uztartuta, taldeka, Arabako bertsolari gazteek beraien adimena eta sormena erakusteko aukera izango dute, bideo-lehiaketa formatuan.

Parte hartzea oso erraza da, hiru eta sei kopla artean osatu beharko ditu talde bakoitzak proposatutako gaia landuta. Hauxe gaia:

Bihurrikeriak

Bertsoak osatutakoan, horiek bideoan grabatu eta ALEAra bidali beharko dituzte parte-hartzaileen (bideoan agertzen diren taldekide guztien) datuekin batera.

Horretarako egokitutako galdetegia erabili beharko da:

 

OHAR GARRANTZITSUAK

  • Bideoak galdetegiaren bitartez bakarrik bidali ahalko dira. Ez dira onartuko emailez, whatsapp bidez edo beste edozein bidetatik jasotako bideoak.
  • Epe barruan jasotako bideoak bakarrik onartuko dira. Bidalketa epea azaroaren 19an, eguerdiko 12:00etan bukatuko da.
  • Bideoak bidaltzerako arazorik bide hauetatik argitu ahalko dira zalantzak:
    • 695 63 28 62 telefono zenbakira deituta, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara.
    • bideokopla@gmail.com helbidera idatzita (erantzuna mezua jasotzen denetik hurrengo 24 orduetan emango da).

Irabazleak eta sariak

Jasotzen diren lanen artean, bideo-kopla onenaren saria aukeratuko du publikoak, eta, horrekin batera, ALEAko eta Arabako Bertsozale Elkarteko epaimahaiek lan bana aukeratuko dute.

Ugari izango dira sarituak horrenbestez, eta sari mota ezberdinak izango dituzte eskuragarri:

  • Laboral Kutxaren eskutik, taldean gozatzeko Lautadan Eskape Room bat.
  • BAHK-eko izotz pistan taldean gozatzeko esperientzia talde irabazle bakoitzarentzat.
  • ELKAR-en material sortak irabazleentzat eta taldearentzat.

Sari banaketa

Sari banaketa abenduaren 2an, arratsaldeko 19:00etan, egingo da Gasteizko Salburuko gizarte etxean. Ekitaldian, irabazleen bertsoak ikusi eta sariak banatzeaz gain, saio musikatuaz gozatu ahalko da lurraldeko bertsolari onenen eskutik.

Ekitaldian parte hartzeko gonbidapenak aldez aurretik erreserbatu ahal izango dira link honetan: bertsosarrerak.eus/sarrerak/saioaren_ezaugarriak/524 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide