Ahobizi
- Aztertu zure ohiturak eta ekin euskarari.
- Aztertu norekin eta zertarako erabiltzen duzun euskara.
- Ingurua prestatu: Ingurukoekin aurreikusi eta adostu ohitura aldaketak.
- Jantzi euskaraldia: Txapa, sare sozialetako argazkiak... adierazi parte hartzen ari zarela.
- Elkarrizketa elebidunetan, euskaraz: Komunikazioa bermatuta dagoenean, eutsi euskarari.
- Baztertu aurreiritziak eta eutsi erabakiari: Aztertu nola gainditu zure aurreiritziak. Ziur pentsatu baino gehiago egin dezakezula euskaraz.
Eutsi euskarari:
Ekin (lehen hitza euskaraz), adierazi (euskarari eutsiko diozula), egiaztatu (solaskideak ulertu dizula), esan (beste modu batean, solaskideak ulertzeko zailtasuna duenean).
Belarriprest
- Aztertu zure ohiturak eta ekin euskarari.
- Aztertu norekin eta zertarako erabiltzen duzun euskara.
- Ingurua prestatu: Ingurukoekin aurreikusi eta adostu ohitura aldaketak.
- Jantzi euskaraldia: Txapa, sare sozialetako argazkiak... adierazi parte hartzen ari zarela.
- Adierazi euskararekiko prestutasuna: Jakinarazi solaskideei euskara jaso nahi duzula eta, zeuk ere, nahi eta ahal beste erabili.
- Baztertu aurreiritziak eta eutsi erabakiari: Aztertu nola gainditu zure aurreiritziak. Ziur pentsatu baino gehiago egin dezakezula euskaraz.
Egin lekua euskarari:
Adierazi (euskara ulertzen duzula eta jaso nahi duzula), ekin (ahal eta nahi duzunean euskaraz hitz egin), jakinarazi (ulertzeko zailtasunak dituzunean, beste modu batean esateko eskatu).