Eremu gehiagotara iristeko helburua

Erredakzioa 2020ko aza. 1a, 10:00

Duela bi urte izen-ematea kalean ere egin zuten.PHOT.OK

Duela bi urte, Araban, 20.279 herritarrek eman zuten izena –euskaraz badakitenen edo ulertzen dutenen %13,4–. Gehiagorengana iristeko xedea dute antolatzaileek.

Ariketa egin nahi eta euskara ulertzen duten 16 urtetik gorako herritar guztiek dute Euskaraldiaren bigarren edizioan parte hartzeko aukera, eta izena eman beharko dute azaroaren 19ra bitartean. Edizio honetan parte hartuko duten lagunek ahobizi edo belarriprest rola aukeratu eta zehaztu beharko dute aldez aurretik, dagokien txapa jasotzeko.

Aurten bi aukera daude izena emateko, baina internet bidez egitea gomendatu dute antolatzaileek, "herri batzordeen kudeaketa lanak arintzeko eta osasun zein segurtasun neurriak errazago betetzeko". Izena online emateko formularioa dagoeneko martxan dago euskaraldia.eus atarian, eta 2018an parte hartu zutenei mezua bidali zaie.

Orain dela bi urte, Araban, 20.279 herritarrek eman zuten izena –euskaraz badakitenen edo ulertzen dutenen %13,4–. Eta parte-hartze handieneko 15 eskualdeen artean izan zen Arabako Lautada (14.656) Gehiagorengana iristeko xedea dute antolatzaileek.

Roletan desoreka nabarmena izan zen iaz Euskal Herri osoan: ia lautik hiru, ahobizi (%72,8). Araban ere berdin gertatu zen, erdia baino gehiago, ahobizi (%63,6). Hori zergatik gertatu zen, bi hipotesi izan ziren nagusi: bat, batez ere euskaltzaleek parte hartu zutela Euskaraldian; bestea, ez zela ondo ulertu belarriprest figura. Biak konpondu nahi dituzte: beste esparru batzuetara iritsi eta rolak hizkuntza portaerekin lotu.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago