Euskararen egoera soziolinguistikoa aztertzen duten ikastaroen aurtengo edizioan, Hiznet Hizkuntza Plangintza Graduondoko ikerketa-lanetara jo dute, eta iazko parte-hartzaileei beren ikerketa-lanak aurkeztea proposatu.
Lau saiotan antolatuta (motibazioa, jarrera, testuingurua eta aktibazioa), euskararen normalizazioan eragiten duten zortzi gakoren inguruan hausnartzeko aukera ematen du. Saioak hileko azken astearteetan izango dira 19:00etatik 20:30era bitartean.
Urriko saio honetan Zuriñe Gojenola Goitia eta Aintzane Toledo Lardik aurkeztuko dituzte testuinguruaren bueltako lanak. Urriaren 27an izango da, 19:00etan.