2020/10/27 19:00
IKASTAROAOharra: osasun larrialdi egoera medio, maiatza eta ekainerako aurreikusitako saioak udazkenera pasatu dira.
Udazkenean, Oihaneder Euskararen Etxeak Soziolinguistika hiztegi txikia izeneko ikastaroaren bigarren edizioa eskainiko du UEUrekin batera, euskararen egoera soziolinguistikoa aztertzeko. 2020. urte honetan HIZNET, Hizkuntza Plangintza Graduondoko ikerketa-lanetara jo dute, eta iazko parte-hartzaileei beren ikerketa-lanak aurkeztea proposatu.
Antolatzaileek uste dute oso garrantzitsua dela ikertzaile berriei plaza ematea, eta beren lanen zabalkundea egitea. Aukeraketa bat egin, gaika antolatu eta Hizkuntzaren normalizazioa: lau gako eta zortzi azterketa ikastaroa osatu dute gai hauetan interesa duten ikasle, irakasle, eta, oro har, komunitate euskatzaleari eskaintzeko.
Lau saiotan antolatuta (motibazioa, jarrera, testuingurua eta aktibazioa), gure hizkuntzaren normalizazioan eragiten duten zortzi gakoren inguruan hausnartzeko aukera ezin hobea izango da, beraz.
Saioak hileko azken astearteetan izango dira 19:00etatik 20:30era bitartean.
Ikastaroaren hirugarren saioa Zuriñe Gojenola Goitia eta Aintzane Toledo Lardik aurkeztuko dute, testuinguruaren bueltako honako lan hauek aurkezten:
Gaian interesa daukan edozeini zuzendutako hitzaldiak dira. Dagoeneko irekita dago izena emateko epea:
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.