Covid-19ak isolatuta izan gaituen ezohiko urte honetan ere badator, ate joka, Gau Beltza edo Arimen Gaua, euskaldunon Halloween berezia. Besteak beste, online ikastaro bat antolatu eta dokumental bat sortu du Euskaltzaleen Topaguneak.
Kalabazak hustu, kandelak piztu... Gau Beltza urriaren 31ren bueltan ospatzen da Euskal Herrian. Ohitura zaharrak berreskuratuz, jaia berrasmatzen ari dira herriz herri, eta Euskaltzaleen Topagunea ospakizuna zabaltzeko akuilu lanetan dabil.