Zuzenean

Jarraitu Euskaraldiaren aurkezpen ekitaldia, zuzenean

Erredakzioa 2020ko ira. 24a, 14:30

Euskaraldiaren bigarren edizioaren Euskal Herri mailako ekitaldia izango da ostegun honetan, 19:00etatik aurrera Bergarako Seminariotik. ALEAn eta beste tokiko hedabidetan zuzenean jarraitzeko aukera egongo da.

Euskaraldiko ateak parez pare irekitzeko momentua iritsi da, eta, gaur arratsaldean, izen-emate irekieraren ekitaldi nagusia aurkeztuko da Bergarako Seminarioan, 19:00etatik aurrera. "Elkarrekin egoteko aukerarik izango ez dugun arren, ekitaldiarekin bat egiteko aukera" eman nahi izan du Euskaraldiak.

50 minutu inguruko iraupena izango duen ekitaldian, edizio honen ezaugarri eta datu nagusiak aurkeztuko dira, eta entitateen zein herrietako batzordeen ordezkariek parte hartuko dute. Gainera, aurtengo kantua eta bideoklipa ere aurkeztuko dira bertan.

Ane Zuazubiskarrek eta Gorka Etxabek gidatuko dute ekitaldia, eta euskararekin lotura zuzena duten pertsonai publiko ugari batuko dira. Hiru elkarrizketa egingo dira:

  • Kike Amonarriz Topaguneko presidentea eta Arrate Illaro Euskaraldiko koordinatzailea, egitasmoaren xehetasunak hizpide.
  • Mikel Arregi Euskarabideako zuzendaria, Irati Ornat Iruñerriko dinamizatzailea eta Maier Arrieta Getxoko Koordinatzailea, euskal komunitatearen aniztasuna hizpide, tokian toki aurkitutakoa deskribatuz.
  • Leire Okarantza Fagor Taldeko Gestio Sozialeko arduraduna eta Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako Sailburua, euskaraldiak betetzen duen rolaren garrantziaren inguruan.

Ekitaldia zuzenean jarraitzeko aukera egongo da tokiko hedabide ugaritan, tartean Arabako ALEAren webgunean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago