Hauteskundeak hurbiltzen ari dira AEBetan, eta Samuel L. Jackson aktore ospetsuak Trump presidentearen kontrako botoa ematera animatu ditu bere jarraitzaileak, sare sozialetan zabaldu duen bideo baten bitartez. Trump pikutara bidaltzen irakasteko, mezu bera plazaratu du 15 hizkuntzatan; lehenengoa, euskaraz: "Zoaz popatik hartzera!". Katalana, portugesa edo esperantoa ere erabili ditu, besteak beste.
You guys showed up and blasted through our Voter Action Goal for #GoodToVote! So as promised, here's some Cussin' 15 ways to go! Thanks for getting involved and make sure to #vote on Nov.3rd! #votemask @faircount @fairfight #MKsaysVote #yourvoicematters pic.twitter.com/6GkHudrm53
— Samuel L. Jackson (@SamuelLJackson) September 15, 2020
Zergatik egin du? Aurretik, bere jarraitzaileei eskatu zien HeadCounten erregistratzeko eta botoa emateko. 2.500 erabiltzailek bozkatzea lortuz gero, 15 hizkuntzatan juramentuak botatzen irakatsiko ziela agindu zuen. HeadCount Estatu Batuetako hauteskundeetan parte hartzea sustatzeko helburua duen irabazi asmorik gabeko erakunde bat da, eta musikariekin lan egiten du. Batez ere kontzertuetan hautesleak erregistratzeagatik ezaguna da. 2004an sortu zenetik, 600.000 hautesle inguruk eman dute izena.
Listen up - If 2500 of you click a voting action below to make sure you’re #GoodToVote, I will teach you to swear in 15 different languages. Go to https://t.co/nVk8WzUm8N now! pic.twitter.com/g4eUmHwuP9
— Samuel L. Jackson (@SamuelLJackson) September 14, 2020
Bideoa berehala biralizatu egin da. Izan ere, aktoreak 8.578.616 jarraitzaile ditu Twitterren. Euskal Herrira ere berehala iritsi da. Pulp Fiction, The Hateful Eight, Avengers edo Star Wars bezalako pelikuletan ospea lortu eta gero, bere mailako eta nazioarteko aktore batek euskarazko mezu bat zabaldu izana txalotu dute txiolari askok.
Beste batzuek, ordea, aukeratutako esaldia zalantzan jarri dute, kutsu homofoboa duelako. Polemika piztu da orduan: batzuen arabera, aukeratutako esaldia zalantzagarria da; beste batzuen arabera, esaldia ez da egokia, baina euskaraz egin duenez, barka daiteke; azkenik, esaldia homofoboa denik ere zalantzan jarri du lagun batek edo bestek.
Aipatutako polemikaz harago, beste txio interesgarri ugari -eta umorezko bideoren bat ere- ere eragin ditu Jacksonen mezuak.
Eta zuk zer uste duzu? Euskarazko txio interesgarrienak bildu ditugu ALEAn:
Samuel L. Jacksonek Trump pikutara bidaltzeko erabili duen lehen hizkuntza: euskara.pic.twitter.com/txicmtpl4g
— Igor Goikolea (@goikoleaigor) September 16, 2020
Mezu zuzena bidali dio @realDonaldTrump-i @SamuelLJackson aktoreak 15 hizkuntzatan... eta lehenengoa #euskaraz! https://t.co/FL422OLrw1
— Kike Amonarriz (@KikeAmonarriz) September 16, 2020
Samuel L. Jacksonek euskaraz eskatu du Trump agintetik botatzeko
— Gasteiztar (@Gasteiztar1) September 16, 2020
Bideoan 15 hizkuntzatan irakasten du norbait pikutara bidaltzen, eta mezu horietako lehena euskarazkoa da: «Zoaz popatik hartzera» zeinua erakusten dio aktoreak kamerari, eta euskaraz botatzen du mezua. pic.twitter.com/ydYFayd2Do
Samuel L. Jackson ondo, e? Baina... benga, aukera bat utziko dizuet "baina" zer izan daitekeen pentsatzeko.
— Kattalin Miner (@MKattalin) September 16, 2020
Ta ze goxoa den popatik hartzea. A Trump mejor tirarle al rio. #Homofobiagabehobe https://t.co/a1ZqVBslEz
— Zuriñe Rodriguez (@Zuriro) September 16, 2020
Ez nago Samuel Jacksonen "popatik hartzera" hori homofobikotzat jotzearen oso alde, ezin da sodomia homosexualitatera mugatu, ezta homosexulitatea sodomiara.
— lander garro (@landergarro) September 16, 2020
Ba ze pena Samuel L. Jacksoni lagundu dionarentzat iraingarria izatea popatik hartzea. Gauza eder askoa ari da galtzen (eta bide batez iraintzen hori egitea atsegin dugunok).https://t.co/1WpdjiUsbi
— Hedoi Etxarte (@hedoi_etxarte) September 16, 2020
Barkatu @SamuelLJackson baina egin behar nuen pic.twitter.com/llPOv4gDoW
— @ErreHarria (@Erreharria1) September 16, 2020
Samuel L. Jackson Hizkuntza Politikako arduradun Jaurlaritzan?
— Martin Kitto (@martin_kitto) September 16, 2020
Samuel L. Jackson aktore eta zinema-produktore estatubatuarra da. Aktore gisa lan ezagunak egin ditu, hala nola Pulp Fiction, Mace Winduren papera Star Wars sagan edo S.H.I.E.L.D. erakunde Nick Fury zuzendariarena Marvel frankizian. https://t.co/w6BV8Z9hwC pic.twitter.com/L4RBucBvqm
— Euskarazko Wikipedia (@euwikipedia) September 16, 2020
Joe, Samuel L Jackson ere posizio politiko-ideologiko batzuetara lerratua.
— txerren (@txerren) September 16, 2020
Ze mundua euskararena.
Samuel L Anitza https://t.co/Pi2oR7xGvG
— Antton Telleria (@antton_telleria) September 16, 2020
Trump pikutara bidaltzeko EUSKARA mundu mailako hizkuntza guztien artean lehena hautatu izana, OHORE HANDIA IZAN DA EUSKALDUNONTZAT ETA EUSKAL HERRIARENTZAT!!!
— Joseba Alvarez (@JosebaAlvarez) September 16, 2020
Trump, zoaz popatik hartzera! https://t.co/Inyaa9P8va
Ikusi, euskeraz danetik in leike, Trump popatik hartzera bialdu be bai. https://t.co/0tNt5hEIeW
— Maddi Iñarra (@zaldumendi) September 16, 2020
Lehenegoa euskaraz!! ????
— Eider Illarramendi (@e_illarramendi) September 16, 2020
Bertoko batzuk baino gehiago egin duk, Samuel! https://t.co/TCTknWR8LN
Fury, beti nire taldean. #ZoazPopatikHartzera https://t.co/lGUPTfCp3C
— Flo???? (@flodebeauvoir) September 16, 2020
Pena @SamuelLJackson|ek euskara erabiltzea esaldi homofobo bat botatzeko. https://t.co/I8yxysiTHu
— Andoni Egia Olaizola (@AndoniEgia) September 16, 2020