Noiz itzuliko dira ikasleak?
- Irailaren 7an: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko 1. eta 2. mailako ikasleak (ikastetxeen %75).
- Irailaren 14an: Lanbide Heziketako goi-mailako zikloetako 1. mailako ikasleak.
- Irailaren 15ean: DBHko 3. eta 4. mailako eta Batxilergoko ikasleak.
- Irailaren 16an: Lanbide Heziketako goi-mailako zikloetako 2. mailako ikasleak.
- Irailaren 21ean: Lanbide Heziketako erdi-mailako zikloetako 1. mailako ikasleak.
- Irailaren 23an: Lanbide Heziketako erdi-mailako zikloetako 2. mailako ikasleak.
- Irailaren 28an: Lanbide Heziketako oinarrizko zikloetako 1. mailako ikasleak.
- Irailaren 30ean: Lanbide Heziketako oinarrizko zikloetako 2. mailako ikasleak.
Ordutegiak aldatuko dira?
- Haur eta Lehen Hezkuntzan ordutegi zatitua izaten jarraituko du, lanaldi jarraitua izan beharrean.
Zeintzuk izango dira segurtasun neurri nagusiak?
- Maskararen erabilera derrigorrezkoa izango da 6 urtetik gorako ikasleentzat; hau da, Lehen Hezkuntzako 1. mailatik aurrera.
- Maskararen erabilera gomendagarria da 6 urtetik beherako ikasleentzat.
- Irakasleek uneoro eraman beharko dute maskara ikastetxearen barruan.
- Metro eta erdiko distantzia mantendu beharko da ikasgeletan.
- Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetan "bizikidetza-talde egonkorrak" sortuko dira, ikastetxeko beste taldeekin ez nahasteko.
- Ikasle edo irakasleren batek sintomak baditu ikasturtean zehar, ez da ikastetxera joango.
- Garrantzitsua da zentrora sartu aurretik tenperatura hartzea; familiek beraiek etxetik irten aurretik hartzea gomendatzen da.
- Ikastetxeek tenperatura hartzeko materiala izan beharko dute, ikasleen artean sukar-sintomarik egonez gero erabiltzeko.
Zentroan kasu positiborik atzematen bada, zer?
- Kasu positibo bat detektatzen den bakoitzean jarraitu beharreko protokolo bat dago.
- Positiboa baieztatzen denean, zentroa Osasun Publikoarekin harremanetan jarriko da protokoloa aplikatzeko.
- Zentro bakoitzari harremanetarako telefono-zenbaki bat esleitu zaio.
- Eusko Jaurlaritzak 3 kasu positibotan ezarri du ikastetxe batean agerraldi bat deklaratzeko gutxieneko kopurua, horien arteko lotura dagoenean.
- 3 kasutik gorako agerraldien jatorria bilatuko da, eta isolatu ote daitekeen aztertu ere.
Baliabideak indartuko dira?
- Hezkuntza zentroek higiene eta osasun materiala jasoko dute ikasleak eskoletara itzuli aurretik.
- Hezkuntza Sailak garbiketa-zerbitzua indartzea adostu du enpresa esleipendunekin.
- Hezkuntza Sailak 500.000 maskara bidaliko ditu hilero ikastetxeetara; ikasturtea hasi baino lehen, 800.000 maskara kirurgiko bidaliko dira.
- Ekainean kontakturik gabeko termometro digital bat banatu zen ikastetxe bakoitzean. Ikasturtearen hasieran, banaketa berria egingo da, ikastetxeen behar bereziak asetzeko.
- 5.000 litro gel hidroalkoholiko banatuko dira hilero.
- Eusko Jaurlaritzak 1.000 irakasle berri kontratatzea aurreikusi du.
- Eusko Jaurlaritzak 24.000 ordenagailu baino gehiago erosiko ditu, behar duten irakasle eta ikasleentzat.
Neurri horiek pandemiaren bilakaeraren arabera aldatu ahal izango direla azpimarratu du Hezkuntza sailburu Cristina Uriartek.