Enargi sozietate publikoa sortu du Diputazioak, energia berriztagarriak sustatzeko

Erredakzioa 2020ko abu. 4a, 12:26

Ekian parkean parte hartuko du Diputazioak Enargi bidez. PHOT.OK

Armiñongo eguzki-parke berrian parte hartuko du, besteak beste.

Enargiren xedea energia berriztagarriak ekoiztea izango da: hidraulikoak, eolikoak, eguzki energia termikoak, fotovoltaikoak edo biomasatik eratorritakoak. "Gainera, Enargik kudeatuko ditu Arabako Foru Aldundiak energia berriztagarrien ekoizpenaren alorrean eskuratzen dituen eta bere ondareari eransten dizkion aktiboak". 

Arabako Foru Aldundiaren gobernu kontseiluak gaur hartu du sozietate publiko berri hori eratzeko erabakia, "Araban, iturri berriztagarrietatik eratorritako energia ekoizten duten instalazioak sustatu, eraiki eta ustiatzeko". Enargi Araba S.Aren kapital sozial guztiaren titularra Diputazioa da, eta Josean Galera Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatua izango du lehendakari. 

Ramiro Gonzalez ahaldun nagusiak azaldu duenez,  ekonomia suspertzeko Plan-A izeneko planaren barruan dago elkartearen sorrera, "eta Armiñongo Ekienea eguzki-parke berrian partaidetza kudeatzea aurreikusten du".

Erlazionatuak

Eguzkiaren energia, txikitik handira

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2020 uzt 27 Araba

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago