Mendi martxa, Iturrietan eraiki nahi duten parke eolikoaren aurka

Erredakzioa 2020ko uztailaren 17a

Iturrietako Mendiak Aske plataformako kideek Gasteizen egindako beste mobilizazio bat. ITURRIETAKO MENDIAK ASKE

Aguraingo Latsarri gaztetxeak eta Mendiak Aske plataformak mendi martxa egingo dute larunbatean.

Latsarri gaztetxeak eta Mendiak Aske plataformak elkarlanean mendi martxa bat antolatu dute biharko, larunbata. Ibilaldia 9:30ean abiatuko da Alaitza herritik, eta San Juan portua igo ostean, Egileor herrian amaituko da.

Parke eolikoek mendien pribatizazioa eta industrializazioa, eta horrekin batera, ingurumenaren suntsiketa ekarriko dutela salatu nahi dute ekimen berri honekin.

Euskal Energiaren Erakundeak eta Iberdrolak parke eoliko berriak eraikitzeko asmoa agertu dute. Arabaren kasuan, Labrazan (Arabako Errioxa) eta Iturrietako Mendietan (Erroeta, Mendialdea).

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago