Euskal industrian autogintzak duen garrantziaz jabe, bultzada eman nahi dio Eusko Jaurlaritzak, eta horretarako hamar milioi euro bideratuko ditu.
Gasolinazko eta gasoliozko auto bat erosten dutenek 2.000 euro jaso ahal izango dituzte orain; 1.000 euro ziren iazko deialdian. Auto elektriko hutsen erosleek 3.000 euro jaso ahal izango dituzte, eta 2.500 euro hibrido entxufagarria erosten dutenek.
Astero bezala, gai baten inguruko euskarazko txio onenetako batzuk bildu ditugu ALEAn:
Diru-laguntzak kotxea erosteko. Berdin du noiz irakurtzen duzun hau.
— Ander Gortazar (@andergortazar) June 1, 2020
Bitartean Italian 100€ko diru-laguntzak bizikletak erosteko, 500€ elektrikoen kasuan (kontraesan guztiekin). Hemen klima larrialdiari aurre egiteko kotxea aldatzeko diru-laguntzak, elektrikoak edo ez. EAEko egoera lehenbailehen aldatu beharra dago, antolatu gaitezen.
— Xabier Soto García ???? (@xabi_soto) May 15, 2020
Nik ulertzen dut Araba eta Nafarroan autogintzarekin eta lanpostu horiekin dagoen kezka. Baina,ene ustez, erakunde publikoek hor zerbait egitekotan, pixkanaka beste sektoreetara bideratzea beharko luke, autogintza salbatu beharrean baino.
— Xabier Vazquez (@XabierV) December 27, 2019
Bizikleta erosteko laguntzak noizko?https://t.co/EtSvvYzz41
— Amagoia Gurrutxaga (@AmagoiaGu) June 1, 2020
Nissanen erabakia ez da auzi isolatua. Gaur Katalunian ikusten ari garena laister gure herrian gerta liteke.
— Andoni Mikelarena (@Andonimik) May 28, 2020
Automozioaren sektoreak aldaketa handiak biziko ditu datozen urteetan. Gure industriaren zati garrantzitsu batek beraz. Herri gisa nola egingo diogu aurre horri?