Laster zabaldu ziren irudiak lau bazterretara, eta atzetik heriotza salatzeko manifestazio eta istiluak. Etxe Zuri parera ere heldu dira protestak, eta mugimendu antifaxista egin du horren erantzule Donald Trump presidenteak, baita "mugimendu terrorista" izendatuko dutela agindu ere.
Astero bezala, euskarazko txio onenetako batzuk bildu ditugu ALEAn.
Ea ba, zure etsaiak antifaxistak badira, zu zara...
— Gorka Bereziartua (@gorka_bm) May 31, 2020
Ezin zuen lo egin, eta poliziak hildako beltzak zenbatzen hasi zen.
— Martin Kitto (@martin_kitto) May 28, 2020
Loak hartu, eta #AmericanDream polit bat izan zuen.#mikroipuina
Arrazakeriaren pandemiak ez du etenik AEBetan. Arnasgailuak ez, gas negar eragilea opa diete beren hildakoentzako justizia eskatzen duten afroamerikarrei https://t.co/CU1BbIIHas
— Amagoia Gurrutxaga (@AmagoiaGu) May 27, 2020
AEBetan gauzak aldatzen ari dira.
— Gasteiztar (@Gasteiztar1) June 1, 2020
Etxe Zuria itzalita eta kaleak piztuta
#DCProtests #Antifa #BlackLivesMatter #georgesfloyd pic.twitter.com/a9LL8BgUIy
Poliziaren inpunitatea eta arrazakeria ikusteko ez dago Mineapoliseraino joan beharrik. Galdetu Bilboko San Frantzisko auzoan #EzinDutArnasikHartu #BlacksLivesMatter
— Mikel Garcia Idiakez (@mikelgi) May 29, 2020
George Floyd bakarrik ez, 2016an Iruñeko poliziaren eskuetan hil zen Elhadji Ndiaye ere izan dute gogoan arrazakeriaren eta polizia gehiegikerien kontrako EHko mobilizazioek (argazkia: Mbolo Moye Doole) #BlacksLivesMatter #EzinDutArnasikHartu pic.twitter.com/0aa9ovhZeX
— Mikel Garcia Idiakez (@mikelgi) June 8, 2020