2020/06/06 12:00

BERTSO SAIOA

[BERTSOAK] Arabako Bertso Eskolartekoaren finala

[BERTSOAK] Arabako Bertso Eskolartekoaren finala
Streaming, Gasteiz

Berezia izan da 2020ko Arabako bertso eskolartekoa, beste gauza asko bezala. Baina horrek ez du esan nahi gaztetxoak geldi geratu direnik.

Maiatzean Araba osoko 40 ikastetxek eta 700 ikaslek parte hartu ostean, iritsi da finalaren eguna. Arabar Errioxa, Mendialdea, Lautada, Gasteiz, Gorbeialdea eta Aiaraldeko haurren lan aukeratuak sarean daude ikusgai.

Horien artean jokatuko da finala: ekainaren 6an, 12:00etatik aurrera, Arabako Bertsozale Elkartearen youtubeko kanalean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago