14 urtetik beherakoen Arabako Bertso Eskolarteko finala larunbatean erabakiko da

14 urtetik beherakoen Arabako Bertso Eskolartekoa birtualki egiten ari da aurtengoan. Arabako ehunka ikaslek partu hartu dute, eta eskualde bakoitzean lan batzuk aukeratu dira.

Maiatza kobazulotik apurka- apurka ateratzeko garaia izan da, egoera arraro honetan topaketak, jende aurreko emanaldiak eta festak egokitu egin ditugu halabeharrez.

Baina ilusioz eta gogoz 14 urtez beherakoen XXV. Arabako Eskolarteko Bertso Txapelketari eutsi diogu. Haur eta gaztetxoenen sormenari bidea eman diogu eta emaitza ezin hobea izan da.

Martxotik maiatzera bitartean, 14 urte bitarteko haur eta gaztetxoek bertso idatzien lehiaketan parte hartzeko aukera izan dute. Bertsolaritza ikastetxean edo bertso-eskolan lantzen duten 700 ikasle inguruk parte hartu dute.

Larunbatean, ekainaren 6an finalistak zeintzuk diren jakingo dugu, eta finalistek, Hontza Extrem abentura parkera txangoa izango dute irailaren 13an, ondobidean.

Hemen dituzue eskualdez eskualde aukeratu diren lanak. Haurren sentimendu, kezka eta ametsak barru-barrutik adierazten dituzte… altxor txiki bat dira:

AIARALDEA

ARABAR ERRIOXA

GASTEIZ

GORBEIALDEA

LAUTADA

MENDIALDEA

Lan hautatuak eta informazio gehiago Arabako Bertsozale Elkartearen webgunean topatuko dituzue.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide