2020/06/14 21:00

KONTZERTUA

[STREAMING] Izaki Gardenak

[STREAMING] Izaki Gardenak
Jimmy Jazz, Gasteiz

Biraren azken txanpan zirela, Dena oskol diskoarekin, bertan behera utzi behar izan zituen Izaki Gardenak taldeak udaberriko eta udako kontzertuak. Espero baino lehenago, ordea, kontzertu berezi batekin bueltan dira. Streaming bidezko kontzertu bat eskaintzea zen hasierako plana, eta hala izango da; igandean, ekainaren 14an, Jimmy Jazzen eskainiko dute, 21:00etan.

Emanaldi hori, baina, osatu egin dute azkeneko egunetan; astelehehean elkartu zen taldea Gasteizko aretoan, eta egonaldi artistiko moduko bat egin dute egun hauetan, kanta berriak konposatu eta hori, azkenik, jendeak etxetik ikusi ahal izateko.

Arabatu.com webgunean eros daitezke sarrerak, 3,50 eurotan.

Erlazionatuak

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide