Alarma egoera ekainaren 7ra arte luzatzea onartu du Espainiako Kongresuak, eta ostiral goizean Gobernuak iragarri du zeintzuk diren deseskalatze-prozesuaren hurrengo fasera igarotzen diren probintziak.
Besteak beste, espero bezala, Araba 2. fasera igaroko dela baieztatu du Salvador Illa Espainiako Osasun ministroak.
Deseskalatze-prozesuaren 2. faserako Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak orain arte aurreratu dituzten neurri nagusiak laburbildu ditugu.
Azken orduko aldaketen arabera informazioa eguneratzen joango gara.
0. Gomendio orokorrak
Osasun krisiak jarraitzen du, eta Covid-19aren hedatzea saihesteko orain arteko irizpide eta gomendio orokorrak gogoratu beharra dago:
- Bi metroko segurtasun distantziari eustea.
- Eskuak maiz garbitzea, xaboiarekin.
- Eztul edo doministiku egitean aurpegia estaltzea.
- Koronabirusaren sintomak nabaritzekotan, edozein jarduera saihestu, etxean geratu, besteengandik isolatu, eta 900 20 30 50 telefonora deitu.
- [GIDA PRAKTIKOA] Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da, bi metroko distantzia mantendu ezin den espazio ireki zein itxietan.
1. Ordu-tarteak desagertzen dira
- Jarduera guztiak eguneko edozein ordutan egin daitezke, adinekoentzat zehaztutako ordu-tarteetan izan ezik.
- 70 urtetik gorako pertsonentzakoordu-tarte berezia mantentzen da: 10:00etatik 12:00etara, eta 19:00etatik 20:00etara.
2. Araban zehar aske mugitu naiteke
- Zirkulazio askea baimenduko da.
- Probintziaren barruan, inolako mugarik gabe.
- Bigarren bizitokira joateko eta bertan geratzeko aukera dago, betiere probintzia berean.
- Trebiñuk Arabarekin batera egingo du deseskalatze-prozesua; hortaz, Arabako beste udalerrietara mugitzeko aukera izango dute trebiñuarrek.
- Udalerri mugakideen artean beste probintzia batera joateko aukera dago, baina soilik kasu zehatz batzuetan:
- Osasun arrazoiak.
- Arrazoi sozioekonomikoak: lana, enpresa...
- Bizilekura itzultzea.
- Adinekoak, mendekoak edo desgaitasuna duten pertsonak zaintzea eta laguntzea.
- Ezinbesteko kausa.
- Beharrizan-egoera.
Lagunekin eta senideekin elkartu naiteke
- 15 lagun arteko bilerak baimenduta daude.
- Espazio ireki zein itxietan biltzeko aukera dago: txokoak, elkarte gastronomikoak eta etxeak barne.
Egoitzan dagoen senideari bisita egin diezaioket
- Egoitzetara bisitak egin ahal izango dira.
- Betiere tokian tokiko arauak eta neurriak errespetatuz.
- Aurretiazko hitzordua eskatuta.
- Pertsona bakarra egoiliar bakoitzeko.
- Babes-material egokia erabili behar da.
Taberna edo jatetxe batera sartu naiteke
- Terraza batean, edukiera %50era mugatuta.
- Lokalaren barruan, edukiera %50era mugatuta.
- Soilik mahaietan eta eserita dauden pertsonei zerbitzatu ahal zaie.
- Barrako zerbitzurik ez, oraingoz.
- Betiere 2 metroko distantzia errespetatuz.
- Txartelarekin ordaintzea eta datafonoa desinfektatzea lehenetsiko da.
- Aurretiazko hitzorduak lehenetsiko dira.
- Autozerbitzurik ez da onartuko.
- Gaueko tabernak eta diskotekak itxita, oraingoz.
Kulturgune batzuk irekiko dira
- Zinema aretoak, antzokiak eta auditorioak berrireki daitezke, edukiera heren batera (%33) mugatuta, eta aurrez esleitutako eserlekuekin.
- Baimena izango duten arren, beranduago irekiko dutela aurreratu dute kulturgune askok, ekainean zehar.
- Leku itxiak badira, gehienez 50 pertsona bildu daitezke.
- Leku irekian bada, gehienez 400 laguneko publikoa, eserita eta segurtasun-distantzia errespetatuz.
- Liburutegiek mailegatutako aleak jasotzeko zerbitzuari berrekin diote; irekiera data zehatzik ez, momentuz.
- EAEn, beste kulturgune batzuk ekainaren 1etik aurrera irekitzea baimendu du Eusko Jaurlaritzak:
- Museoak, %50era mugatuta.
- Kultur etxeak.
- Irakurketa aretoak.
- Kultur ekitaldiak eta ikuskizunak hartzen dituzten beste lokalak eta establezimenduak.
Saltoki guztiak ireki daitezke
- 400 metro koadro baino gutxiagoko azalera duten saltokiak.
- 400 metro koadro baino gehiagoko azalera duten saltokiek, azalera horretara mugatu behar dute espazioa.
- Betiere edukiera %40ra mugatuta.
- 65 urtetik gorako adinekoen lehentasunezko zerbitzu-ordutegi bat mantendu behar da.
Azokak heren batera
- Ohiko postuen kopurua heren batera mugatuta.
- Produktu gehienak premiazkoak izatea gomendatzen da.
Merkataritza-guneak irekiko dituzte
- Bertako saltokien edukiera %40ra mugatuta.
- Gune komunak saltokien arteko igarobide gisa bakarrik, eta edukiera %30era mugatuta.
- Debekatuta dago jolas-guneak erabiltzea.
Hotelak eta turismo-ostatuak irekiko dira
- Eremu komunak erabili daitezke, jangela barne.
- Ostalari askok ez irekitzea erabaki dute orain arte.
- Gehienez ere 20 lagunentzako jarduerak antolatu ahal izango dituzte.
Turismoa egin dezaket
- Turismo aktiboko eta naturako jarduerak egin daitezke.
- Aldez aurretik hitzordua eskatuta.
- Gehienez 20 pertsonako taldetan.
Pantanora joan naiteke
- Paseatzeko, kirola egiteko, eguzkia hartzeko edota bainatzeko ere.
- Hala ere, Arabako urtegietako hondartzak ekainaren 13an irekiko dira ofizialki; ordura arte ez da soroslerik egongo.
- Arabako igerilekuen inguruko informazio zehatzik ez dago oraindik.
- Oraindik zehaztu gabe daude edukierak eta erabilera-arauak.
- Osakidetzaren gomendioen arabera, uda honetan:
- Aldagelak debekatuta.
- Bainuari dagokionez, mugarik ez.
- 2 edo 3 ordu baino gehiago ez igarotzea.
- Eskuoihalak ez partekatzea.
- Bainujantziak garbitzea etxera iritsi bezain laster.
Ehorzketak eta beilatokiak egin daitezke
- 25 pertsona aire zabalean.
- 15 pertsona leku itxietan.
- Segurtasun distantzia errespetatuz.
Gurtzarako gunera joan naiteke
- Ahalmenaren %50era mugatuta.
- Segurtasun distantzia errespetatuz.