Burura etortzen zaizun istorio bat kontatu edo istoriorik gabeko ikus-entzunezko edozein sorkuntza osatu, eta elkarbanatu ezazu ALEAkide guztiekin.
Gaia eta formatua irekia da, baina gutxieneko irizpide batzuk zehaztu ditugu, abiapuntu bat izateko:
- Iraupena: 1-10 minutu bitartean.
- Gaia: (des)konfinamendua.
- Hizkuntza: hitzik badago, euskaraz.
- Formatua: horizontalean grabatuta.
- Objektu bat: bonbilla bat agertu behar da.
- Askatasun osoa duzu, betiere gutxieneko irizpideak errespetatuz.
Gainera, bi sari zoragarri banatuko ditugu irabazleen artean:
- Errigorako saski bat | ALEAkideen saria: erabiltzaileen artean boto gehien jasotzen duen bideoa. Irabazlearen aukeraketa boto ireki bidez egingo da, adierazitako epean; edozein herritarrek izango du botoa emateko aukera alea.eus webgunearen bitartez, eta parte-hartzaile bakoitzak hiru bideo aukeratu ahal izango ditu.
- GoPro motako kamera | Epaimahaiaren saria: ALEAko lantaldeak bideo bat aukeratuko du parte-hartzaile guztien artean.
Ez izan lotsarik, irudimena eta sormena erabili eta bidali zure bideoa.
Inspirazioa behar izanez gero, hona hemen ideiak hartzeko proposamena: Uribe Kostako Hiruka tokiko hedabideak antolatutako film laburren lehiaketa.
Epeak
- Bideoak bidaltzeko azken eguna ekainaren 12a izango da (12:00ak arte).
- Parte-hartzaile edo talde bakoitzak YouTubera igo behar du bideoa.
- Ondoren, formularioa bete eta YouTubeko url-a txertatu bertan.
- "Tokimedia kodea" bete gabe utzi.
- Bozketa epea ekainaren 12tik 19ra (12:00etan) bitartean zabalik egongo da.
- Irabazleak ekainaren 19an jakinaraziko dira, ALEA aldizkariaren ale berriarekin batera.