Kultur profesionalek maiatzaren 12tik aurrera eska ditzakete laguntza bereziak; hamar eguneko epea amaitzean, eskaera bakoitzari zenbaki bat emango diote, eta Jaurlaritzak zozketa bidez erabakiko du horiek zer ordenatan aztertu.
Eskabide bakoitzari zenbaki bat esleitu eta zozketa egingo dute: "Eskabideak orden horretan aztertu, eta deialdiko baldintzak betetzen dituzten guztiak esleituko dira, haiek finantzatzeko funtsak agortu artean". 2,5 milioi euro bideratuko dira 950 eta 1.200 euroko diru-laguntzetan.
Ohiko prozedura bada ere, hasiera batean nahasmena sortu eta polemika piztu zuen sare sozialetan zozketaren kontzeptuak.
"Argi dago diru-laguntzak ez direla zozketa bidez adjudikatuko. Kontua da nondik hasi eskaerak aztertzen, eta egoki aurkeztu bada, nondik hasi ordaintzen", argitu du Joxean Muñoz Kultura sailburuordeak: "Lehen iritsi den eskaeratik hasteak logikoa dirudi, baina guk eragozpen handiak ikusten genizkion sistema horri. Denbora eman nahi diogu jendeari bere eskaerak prestatu ditzan".
Astero bezala, euskarazko txio onenetako batzuk jaso ditugu ALEAn:
Euskal Kultur Loteria jaio da. Zorte on, kulturgileok! https://t.co/Y4c9eSj2WD @argia bidez
— Martin Kitto (@martin_kitto) May 11, 2020
Sortzaileen diru lagunzak zozketa bidez esleituko ditu Jaurlaritzak. Haien goi-karguen soldatak ez, horiek zuk eta nik ordainduko ditugu, sortzaikeok barne, zozketarik gabe.
— lander garro (@landergarro) May 11, 2020
Erabateko prekarietatean bizi diren artistek bizitza duin baterako eskubidea behar dute, ez zozketa umilagarria. Hurrengo neurria zer izango da, loterian jokatzea aholkatzea? https://t.co/mz60bD7FBp
— Joxemari Carrere (@CarrereJoxemari) May 11, 2020
Zozketa bidez erabakitzea nork jan ahal izango duen eta nork ez, oso friboloa da. Kulturaz duten ikuspegiaren erakusle.
— TESSA ANDONEGI (@tessando) May 12, 2020
Momentuz, ez dezagun baztertu zozketa bidez erabakitzea zein ikastetxe ireki eta zeintzuk ez.https://t.co/dA6CbBgSSm
— Eñaut (@EGuruzeaga) May 12, 2020
Kulturgintzako dirulaguntzak zozketaz banatzearren indignatu gara (eta ez da gutxiagorako). Baina etxebizitzak zozketatzen ikusi dituen gizarte batetik gatoz... ????
— Jone Uria Albizuri (@joneurialbizuri) May 11, 2020
2,5 milioi euroko laguntza berezia iragarri zuen Jaurlaritzak kulturgileentzat. Gero jakin genuen aurrekontuetan zegoen partida bati izena aldatu besterik ez zutela egin. Gaur berriz, jakin dugu diru-laguntza horiek zozketa bidez banatuko direla https://t.co/CaAFVLvcqA
— Gorka Bereziartua (@gorka_bm) May 11, 2020
Behin hasita, datorren jaurlaritza ere zozketa bidez osa liteke.
— Gari Otamendi Arrieta (@arrabita) May 11, 2020
Bide batez, hauteskundeen arazoa konponduta.
Ez horregatik.
Baina zer da hau??? Laguntzak ez dira zorte kontua izan behar, beharrizanen arabera baizik https://t.co/f4ahOB7cR0
— Eneko Fernandez (@enekogara) May 11, 2020
Pertsonen beharrak (materialak, sozio-afektiboak, kulturalak...) lehentasun ez diren sistema batean bizitzearen ondorioak. Sorkuntzarako laguntzak ez ezik, etxebizitzak ere zozketa bidez esleitzen diren Herri batean bizi gera...
— Oier (@ikusikasirauli) May 12, 2020
Benetan?????????????????
— Erlantz (@erlantzibar) May 11, 2020
Daflipat koloretan. Ez da posible, ezin liteke...
Agian pandereta herria gurea da, ez dugu zertan Ebro hegoaldera joan.https://t.co/e4hLuz4dOe
Deialdia irakurrita, euskaraz sortzen duten kulturgileei aitortza bereziturik egiten ez zaiela iruditu zait. Hori horrela al da? Ulergaitza litzateke komunitaetari eta herriari egiten dieten ekarpenari ez erreparatzea. @argia https://t.co/jJmTbaMRyh
— Paul Bilbao Sarria (@paulbilbao) May 11, 2020
Ridikulo bat bestian atzetik...#auzolotsahttps://t.co/dUWyXXBUSN
— Mikel Etxabe (@mikeletxabee) May 11, 2020