Maiatzaren 18tik aurrera klasera itzultzeko plana aurkeztu du Hezkuntza Sailak ostegunean. Ikastetxeak bat egin hasi dira sindikatuek egindako kritikekin; eta horietako bat Egibide izan da, Batxilergoko, DBHko 4. mailako eta LHko milaka ikasle dituena.
Egibidek klasera itzuliko diren ikasleen kopuru handiena biltzen du bere Gasteizko zentroetan: Molinuevo, Arriaga, Nieves Cano, Jesus Obrero eta Mendizorrotza. Eta Hezkuntza Sailak iragarritako erabakia ez du begi onez ikusi: "Ikastetxeetara itzultzeari buruzko informazioa komunikabideen bidez jakin dugu", adierazi du Egibidek.
Proposamenarekin harrituta daudela adierazi dute; izan ere, maiatzaren 18a ikasgeletara itzultzeko data gisa agertzen den lehen aldia dela dio Egibidek: "Atzeratzea proposatzen dugu, segurtasuna eta osasuna bermatzeko plan egoki bat ahalbidetzeko", eskatu dute.
Horrez gain, lasaitasun mezua helarazi die ikasleen familiei: "Gure ikasleei eta familiei jakinaraziko diegu campusetara itzultzeko modua eta unea. Eta, beti bezala, gure ohiko bide ofizialetatik egingo dugu".