Koronabirusa

Hamar lagun elkartzeko aukera izango da hilaren 11tik aurrera

Erredakzioa 2020ko mai. 3a, 13:15

Terrazen %50 erabili ahal izango dute jatetxe eta tabernek. / Pixabay

Tabernek eta jatetxeek duten terrazaren erdia baliatu ahal izango dute

Maitzaren 11n jarriko du indarrean Espainiako Gobernuak deseskalatzearen lehendabiziko fasea, baldintzak betetzen dituzten probintzien artean. Eta horretan, atzo Pedro Sanchez presidenteak jakinarazi zuenez, hamar laguneko bilerak egin ahal izango dira etxean eta kalean; senideak, bizilagunak edo lagunak izan daitezke.

Bilera horietan, pertsona horien artean bi metroko distantzia gorde beharko da, eta ezarritako higiene-neurriei eutsi beharko diete beti. Kutsatuak edota bakartuta berrogeialdia betetzen ari direnak ezin izango dira bilera horietan egon.

Fase horretarako, hasiera batean tabernek eta jatetxeek daukaten tokiaren %30 erabili ahal izango zutela iragarri zuten arren, azkenik %50 baliatu ahal izango dute. 

Erlazionatuak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago