Itxialdiarekin batera, sormenari bultzada bat ematen ari dira lagun asko, eta etxeko elementu gutxirekin ideia harrigarriak egin daitezkeela erakutsi dute ALEAk antolatutako koadroak berregiteko lehiaketan, apirilaren 17tik 30era.
GoPro motako kamera eta ALEAren produktu sorta eramango dute lehiaketako bi irabazleek:
- ALEAkideen saria: erabiltzaileen artean boto gehien jasotzen duen argazkia. Irabazlearen aukeraketa boto ireki bidez egingo da, adierazitako epean; edozein herritarrek izango du botoa emateko aukera alea.eus webgunearen bitartez, eta parte-hartzaile bakoitzak hiru argazki aukeratu ahal izango ditu.
- Epaimahaiaren saria: ALEAko lantaldeak parte-hartzaile guztien artean argazki bat aukeratuko du.
Epeak
- [ITXITA] Argazkiak bidaltzeko azken eguna apirilaren 30a izango da (12:00etan).
- Bozketa epea maiatzaren 1etik 5era (12:00etan) bitartean zabalik egongo da.
- Irabazleak maiatzaren 6an jakinaraziko dira, ALEA aldizkariaren ale berriaren edizio berriarekin batera.