Koronabirusa

Uztailean ez da hauteskunde autonomikorik egongo, momentuz

Erredakzioa 2020ko api. 30a, 14:05

Iñigo Urkulluk hauteskundeak uztailean egitea proposatu zuen apirilaren 24an. / IREKIA

Hauteskunde autonomikoak uztailean egitea proposatu zuen Urkulluk, baina, oraingoz, bere planak geldiarazi egin ditu oposizioak. Maiatzaren 14an bilduko dira berriro, egoera eta proposamena aztertzeko.

Lehendakariak agerraldia egitea aurreikusita zuen, baina, alderdi guztiekin egindako bilera akordiorik gabe amaitu ostean, atzeratu egin du.

Alderdiek ez dute adostasunik lortu hauteskunde autonomikoen data berria zehazteko; apirilaren 5ean ospatu behar ziren, baina bertan behera utzi behar izan ziren osasun krisia dela eta. Maiatzaren 14an berriro biltzea erabaki dute, osasun egoera eta lehendakariaren proposamena berriro aztertzeko.

Eusko Jaurlaritzak defendatu du udazkenean pandemiak gora egiteko arriskua dagoela, eta uda unerik egokiena dela hauteskundeak segurtasunez egiteko; baina ez du oposizioa konbentzitu.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago