Ama baino aita gehiago atera dela umeekin kalera nabarmendu dute batzuek; umeek baino gurasoek aprobetxatu dutela paseoa; edo segurtasun neurriak ez dituztela errespetatu.
Astero bezala, euskarazko txio onenetako batzuk jaso ditugu ALEAn:
Harrituta nago haurrak ateratzeko baimenaren aldeko kanpainarekin, areago "haurren eskubideez" ari direnekin; joño, alarma-egoeran gaudela! Guztion eskubideak daude urratuta! Ez al du eskubidea zirkulazio-arazoak dituen aitonak? Dementzia duen amonak? Antsietatea dutenek? ...?
— Jon Altza (@kokoteko) April 16, 2020
Jende asko dago polizia bokazioa ateratzen. Txakurrarekin atera naiz, umeak ikusi ditut, distantziak mantenduz, segurtasun guztiarekin. Ez dut uste gurasoek bere semeak gaixotzerik nahi dutenik! Ez dut horrelakorik ikusi. Nahikoa da inkisizioa berpizte honekin.
— Josebe Iturrioz (@JosebeIturrioz) April 26, 2020
Plazera da umeak kalean entzutea.
— Irati Iciar #ahizpa* (@IratiIciar) April 26, 2020
Orain arte soinu horretaz kontziente izan gabe. #ItxialdikoDeskubrimentuak
#umefobia eta #gurasofobia aukeran zure timelinean#gertatzenarida
— Manex Agirre (@Manexagirre) April 26, 2020
#umefobia eta #gurasofobia bi gauza OSO ezberdin dira. Bada ezpada diot.
— Miren Artetxe S. (@mirenartetx) April 26, 2020
Niri, adibidez, umeak asko gustatzen zaizkit.
Txakurra jeitsi dut. Kalea umez beteta dago, baina exajeratua. Aita asko (ez amak) bizikletekin eta patinekin. Badakit inpopularra izango naizela, baina paseoa nork nahi zuen gehio?
— Zuriñe Rodriguez (@Zuriro) April 26, 2020
Umeak eta gurasoak hain dira arriskutsuak eta irresponsableak ezen eskerrak lanera joateak birusa desagerrarazten duen.#EskerrikAskoAgintariok#EskerrikAskoPatronala#EskerrikAskoHedabideok
— txerren (@txerren) April 27, 2020
Umeak, gurasoak... Gaur hainbeste mugitzen ari diren argazkien harira, igande honetako beste argazki bat (bi): Copenhagueko ilara bat, perspektiba ezberdinetatik ateratako fotoa. pic.twitter.com/kySrnBNQYS
— Igor Goikolea (@goikoleaigor) April 26, 2020
Gaur bizitza pixka bat berreskuratu dugu. Umeek egon dira kalean beldurrik gabe , umeak izaten pic.twitter.com/fF1dCbTYLn
— BARAKAOS (@BARAKAOS1) April 26, 2020
Pozgarria eta polita da ikustea nola kaleek “bizitza” berreskuratzen duten.
— Eneko Fernandez (@enekogara) April 26, 2020
Eskerrik asko, umeak, eta gozatu
Arazoa ez dira ez umeak, ez gurasoak, ez txakurdunak, ez gobernuren erabakiak, ezta maskarila falta ere. Arazoa gu gara, gizarte moduan.
— Iñaki Apalategi (@inakiapalategi) April 26, 2020
Araua hausten edo mugara eramaten ez duena tonto sentiarazten duen kondukta modu hau.
Larunbata arte txakur-jabeak ziren kriminal ta delinkuenteak. Atzotik, guraso eta umeak. Hurrengo astean, jubilatu eta kirola egitera aterako zaretenok. Abixatuta zaudete.
— oier (@iribaroier) April 27, 2020
Balkoietako eta Twitterreko eskopetak beti kargatuta????????♂️????????♂️.#esanbeharnuen#popatik
Gaurko soinu banda:
— Ander Bolibar (@demonocrazy) April 26, 2020
????Ama Say - Ikusi Ditut Umeak Kalean (helduen) Ametsak Akatzen
https://t.co/pD4grC1pzX
Ba gaur, egunero bezala, bizilagunaren txakurrarekin Aranzadi aldera jun naz. Umeak zeuden, noski, baina familiaka ondo bereiztuak. Paseoan, bizikletez, patinetez, oinez... Ardura eta errespetua ikusi dot helduengan eta poza eta askatasuna haurrengan. #GoraHaurtzaroa!
— nagorgorita (@nagorgorita) April 26, 2020
Umeak eta UMEak kaleetatik
— txerren (@txerren) April 26, 2020
kasualitatea? pic.twitter.com/B0xxAJ4eN1
A-normalitate berria, haurrak kalera atera genituen lehenengo egunean. pic.twitter.com/C021M5G0G4
— Xabier Tximeno Inza (@InzaXabier) April 30, 2020
Gaur gure haurrak kaleetan ikustea oso hunkigarria izan da, ni behintzat hunkitu egin naiz. Orain gaurko esperientziatik ikastea geratzen da, denak ordu berdinetan ez atera! (bi orduz haur bat ikusi gabe bizi naizen plazan). pic.twitter.com/0Q4dmoEjOJ
— Koldo Tellitu (@KoldoTellitu) April 26, 2020