Jarraipena

Danbor hotsak Arabako leiho eta balkoietan

Erredakzioa 2020ko apirilaren 27a

Etxez etxe, San Prudentzioko danborradarako prest daude milaka arabar. / @Gasteiztar1

Arabarrek ez diote uko egin San Prudentzio jaiak ospatzeari. Danbor hotsak entzungo dira lurraldeko lehio eta balkoietan; besteak beste, danborrada herrikoia deitu du Batera zaintza sareak.

Batera zaintza sareak deitutako danborrada herrikoiak arrakasta handia lortu du: 20:30ean Hala Bedi eta Cadena Ser irratietan entzun dira erretretaren doinuak, eta "zuzenean eta modu koordinatuan" ehunka lagunek YouTube bidez jarraitu dute Leire Betolazak gidatutako San Prudentzio bezperako danborrada.

ZUZENEKO JARRAIPENA

San Prudentzioko danborradaren jarraipen bideoa egingo du ALEAk, eta apirilaren 27ko irudiak bilduko ditu.

Horretarako arabar guztien laguntza beharrezkoa izango da: bidali zure etxeko danborradaren bideoak eta irudiak ALEAren telefonora (645 66 86 02) edo erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.

Erlazionatuak

Salbuespen egoeran, etxez etxeko jaiak

Anakoz Amenabar 2020 api 27 Araba

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago