San Prudentzio eguna dela eta, Covid-19aren biktimen omenez ekitaldi instituzionala antolatu du Arabako Foru Aldundiak biharko, familiei elkartasuna adierazteko. Bertan izan da, besteak beste, Ramiro Gonzalez ahaldun nagusia.
Ekitaldian, Araba Zortzikoa obra tradizionala interpretatu du Txistulari Bandak; pieza hori apirilaren 28an 9:ooetan entzun ohi da, Etxe Jauregiko eskaileretatik. Era berean, lorategian, Arabako bandera masta erdian jarri du galaz jantzitako miñoi bikote batek, Agur Jaunaken doinupean.
Jarraian, minutu bateko isilunea egin dute, eta omenaldia txalo zaparrada batekin amaitu da.