San Prudentzioko erretreta birtuala, etxez etxe

Erredakzioa 2020ko api. 27a, 20:30

'Arabako Jaiak Etxez Etxe' ospatzeko deia egin du aurten Foru Aldundiak. / AFA

Arabako Jaiak Etxez Etxe lelopean, San Prudentzio bezperako ospakizun telematikoa antolatu du Arabako Foru Aldundiak. Ahaldun nagusi Ramiro Gonzalezen agurra eta pregoilarien hitzartzeak iksugai dituzue ALEAn.

"Arabarrok gure San Prudentzio jaiak hastear egon beharko genuke", adierazi du Ramiro Gonzalezek bere hitzartzean. "Hala ere, bizi dugun osasun-krisiak ezinezko egiten du, orain nagoen tokian, Aldundiaren inguruan, hain gureak, hain maitagarriak diren jai horien hasiera milaka arabarrekin emozioz konpartitzea".

Erretreta etxeetatik baino ez da entzungo aurtengoan, baina jaiaren espiritua "gure artean" egongo dela ziurtatu du ahaldun nagusiak, eta elkartasuna, babesa eta esker ona helarazi nahi izan die gaixo daudenei, eta baita arlo sanitario, soziosanitario eta bestelako espazioetan lan egiten dutenei ere.

Ramiro Gonzalezek festa etxe bakoitzaren barruan ospatzera animatu ditu arabarrak, baita leiho eta balkoietan bizi eta azaltzera ere: "Bihotzez onena desio dizuet, eta ziur naiz gure Araba maitearentzako garai hobeak etorriko direla. Bihotz-bihotzez".

RAMIRO GONZALEZEN AGURRA

Arabako diputatu nagusiaren agurra- Erretreta from Arabako Foru Aldundia on Vimeo.

PREGOILARI OHIAK

Sabin Salaberri EUS from Arabako Foru Aldundia on Vimeo.

Agustin Azkarate EUS from Arabako Foru Aldundia on Vimeo.

Maider Unda EUS from Arabako Foru Aldundia on Vimeo.

Diego Martin Etxebarria EUS from Arabako Foru Aldundia on Vimeo.

Estibaliz Ruiz de Azua EUS from Arabako Foru Aldundia on Vimeo.

BESTE HITZARTZEAK

Vitoria-Gasteizko Danborrada from Arabako Foru Aldundia on Vimeo.

Armentiako Administrazio Batzordea / Junta Administrativa de Armentia from Arabako Foru Aldundia on Vimeo.

Gorka Ortiz de Urbina "Zeledon" EUS from Arabako Foru Aldundia on Vimeo.

Probintziako Etxe Jauregia / La Casa Palacio de Provincia from Arabako Foru Aldundia on Vimeo.

Soilik euskarazko hitzartzeak jaso ditugu ALEAn.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago