Baditugu gozogintza lehiaketaren bi irabazleak

Erredakzioa 2020ko api. 22a, 12:32

ALEAren gozogintza lehiaketaren irabazleak.

117 botorekin Aintzane Garcia eta Mitxel Elortza dira ALEAkideen sariaren irabazleak; bestalde, Artepaneko lagunek Noelia Cabezas Olcozen espelta eta madari bizkotxoari eman diote epaimahaiaren saria.

ALEAren gozogintza lehiaketak arrakasta handia lortu du: 40 lagunek parte hartu dute, eta azken egunetan ALEAkideek barruan daramazuen gozogilea atera duzue.

Mila esker parte hartu duzuen guztioi, eta lehiaketa amaituta ere, egun ezin hobeak ditugu aurretik bizkotxo, tarta, madalena, postre eta bestelako gozoak egiteko.

Bi irabazle atera dira lehiaketatik, eta Artepaneko produktuen sorta bat eramango du bakoitzak:

ALEAkideen saria: Aintzane Garcia eta Mikel Elortza

Konfinatuta ta mugatuta, baina ez aspertuta. Sormena da bidea, erein (e)zazu Alea.

Epaimahaiaren saria: Noelia Cabezas Olcoz

Ongi etorri udaberria!! Espelta eta madari bizkotxoa
 

Artepanek babestu du lehiaketa: epaimahaia osatu eta bi sari banatuko ditu. Horrez gain, Txema Pascual ere bizkotxoa egitera animatu da.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago