Apirilaren 9tik 17ra gozogintza lehiaketa antolatuko dugu ALEAn, arabarrok etxezuloan egin dituzuen errezetak elkarbanatzeko.
Barruan daramazun gozogilea atera duzu konfinamendu egun hauetan? Egun ezin hobeak ditugu aurretik bizkotxo, tarta, madalena, postre eta bestelako gozoak egiteko.
Gainera, bi sari zoragarri banatuko ditugu irabazleen artean: Artepaneko produktuen bi sorta:
- ALEAkideen saria: erabiltzaileen artean boto gehien jasotzen duen argazkia. Irabazlearen aukeraketa boto ireki bidez egingo da, adierazitako epean; edozein herritarrek izango du botoa emateko aukera alea.eus webgunearen bitartez, eta parte-hartzaile bakoitzak hiru argazki aukeratu ahal izango ditu.
- Epaimahaiaren saria: Artepaneko gozogileek parte-hartzaile guztien artean argazki bat aukeratuko dute.
Ez izan lotsarik eta bidali etxean egindako gozoen argazki eder horiek.
Epeak
- Argazkiak bidaltzeko azken eguna apirilaren 17a izango da.
- Bozketa epea apirilaren 18tik 23ra bitartean zabalik egongo da.
- Irabazleak apirilaren 24an jakinaraziko dira.