Apirilaren 27an, San Prudentzio egunaren bezperan, danborrada ospatzeko modu asko egongo dira, alarma egoerak jarraitzen badu ere. Batzuek 20:30ean bat egingo dute Batera zaintza sareak deitutako danborrada herrikoiarekin; beste batzuk eguneko beste edozein momentutan ere danborrari joka ibiliko dira.
Edozein modutan ere, GEU Elkarteak eta ALEAk ospakizuna euskaraz bizitzera animatu nahi dituzte arabarrak. Hortaz, San Prudentzioko danborradaren bideoa egingo dute; apirilaren 27ko irudiak bildu nahi dituzte, hurrengo egunean bideo bat argitaratzeko.
Horretarako arabar guztien laguntza behar dute, eta etxe bakoitzeko danborradaren bideoak eta irudiak ALEAren telefonora (645 66 86 02) edo erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora bidaltzeko eskaera egin dute.
Berotzeko bideoa
Bestalde, GEU Elkarteko lagunek danborrada euskaraz kantatzeko deia egin dute, eta giroa berotzeko bideo bat sortzen ari dira. Prudentzio Deunaren erretreta abesten edota dantzatzen bideo labur bat grabatu eta bidaltzeko eskatu diete herritarrei. Hemen duzue letra:
Bideoa bidaltzeko azken eguna apirilaren 24a izango da, eta 688 65 11 61 telefonoan edota info@gasteizkomintzalaguna.eus helbide elektronikoan jasotzen ari dira bideoak.