ALEAkideek barruan daramazuen gozogilea atera duzue konfinamendu egun hauetan. Izan ere, egun ezin hobeak ditugu bizkotxo, tarta, madalena, postre eta bestelako gozoak egiteko. Horregatik, gozogintza lehiaketa antolatuko dugu ALEAn, arabarrok etxezuloan egin dituzuen errezetak elkarbanatzeko.
Artepaneko produktuen sorta bana eramango dute lehiaketako bi irabazleek:
- ALEAkideen saria: erabiltzaileen artean boto gehien jasotzen duen argazkia. Irabazlearen aukeraketa boto ireki bidez egingo da, adierazitako epean; edozein herritarrek izango du botoa emateko aukera alea.eus webgunearen bitartez, eta parte-hartzaile bakoitzak hiru argazki aukeratu ahal izango ditu.
- Epaimahaiaren saria: Artepaneko gozogileek parte-hartzaile guztien artean argazki bat aukeratuko dute.
Epeak
- [EPEA ITXITA] Argazkiak bidaltzeko azken eguna apirilaren 17a izango da.
- Bozketa epea apirilaren 17tik 22ra (12:00etan) bitartean zabalik egongo da.
- Irabazleak apirilaren 23an jakinaraziko dira, ALEA aldizkariaren ale berriarekin batera.
Artepanek babestu du lehiaketa: epaimahaia osatu eta bi sari banatuko ditu. Horrez gain, Txema Pascual ere bizkotxoa egitera animatu da.