Urtebete beranduago, Andre Maria Zuriaren plaza hutsik dago, koronabirusak eragindako osasun larrialdiak bultzatutako konfinamenduaren ondorioz.
Azken kilometroa egin ostean, Maialen Lujanbiok irakurri zuen lekukoak hamaika egunez gordetako mezua. Milaka eta milaka pertsona bildu ziren plazan, eta baita egun osoan, hirian zehar, antolatutako ospakizunetan.