"Egin, eragiteko; eragin, eginarazteko"

Erredakzioa 2019ko api. 14a, 08:00

Lekukoa, helmugara iristen. / Alea

Eskuz esku, helmugara iritsi da 21. Korrikaren lekukoa. Azken kilometroa egin ostean irakurri du Maialen Lujanbiok lekukoak hamaika egunez gorde izan duen mezua.

Eguneko kronika: 

06:00

Goizaldean sartu da Legution Korrika, eta urtegi inguruan ibili ostean, Luku aldetik Gasteizera bidean da lekukoa. 

 

08:00

Goizean goiz, aurreratuta igaro da Korrika Durana herritik, eta arin sartu da Gasteizen. Gamarra eta Abetxuku inguruko kilometroak egin ditu lehendabizi. Besteak beste, Gaztedi errugby taldeak, Lantzale kultur elkarteak edota Euskal Eskola Publikoak hartu dituzte lekukoak.

 

 

09:00

Abetxukutik Lakua bidean jarri da Korrika. Mugara heltzeko azken kilometroak falta dira.

 

 

10:00

Zabalgana atzean utzi, eta unibertsitate gunerantz abiatu da Korrika. Gero eta jende gehiago biltzen ari da.

11:00

Erdialderantz gerturatzen ari da Korrika. Gero eta gutxiago falta da...

 

12:00

Azken txanpara heldu da Korrika.

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago