Konfinamenduko gozogintza lehiaketa

Erredakzioa 2020ko api. 9a, 10:49

Apirilaren 9tik 17ra gozogintza lehiaketa antolatuko dugu ALEAn, arabarrok etxezuloan egin dituzuen errezetak elkarbanatzeko.

Barruan daramazun gozogilea atera duzu konfinamendu egun hauetan? Egun ezin hobeak ditugu aurretik bizkotxo, tarta, madalena, postre eta bestelako gozoak egiteko.

Gainera, bi sari zoragarri banatuko ditugu irabazleen artean: Artepaneko produktuen bi sorta:

  • ALEAkideen saria: erabiltzaileen artean boto gehien jasotzen duen argazkia. Irabazlearen aukeraketa boto ireki bidez egingo da, adierazitako epean; edozein herritarrek izango du botoa emateko aukera alea.eus webgunearen bitartez, eta parte-hartzaile bakoitzak hiru argazki aukeratu ahal izango ditu.
  • Epaimahaiaren saria: Artepaneko gozogileek parte-hartzaile guztien artean argazki bat aukeratuko dute.

Ez izan lotsarik eta bidali etxean egindako gozoen argazki eder horiek.

Epeak

  • Argazkiak bidaltzeko azken eguna apirilaren 17a izango da. 
  • Bozketa epea apirilaren 18tik 22ra (12:00etan) bitartean zabalik egongo da.
  • Irabazleak apirilaren 23an jakinaraziko dira, ALEA aldizkariaren ale berriarekin batera.
Artepanek babestu du lehiaketa: epaimahaia osatu eta bi sari banatuko ditu. Horrez gain, Txema Pascual ere bizkotxoa egitera animatu da.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago