ALEA guztion eskura

Erredakzioa 2020ko api. 3a, 12:12

Ezohiko egoera dela eta, ALEAk bere aldizkari guztiak formatu digitalean eskuragarri jarri ditu, edonork irakurri ahal izateko.

Egunotan bizi dugun egoerak nolako bilakaera izango duen aurreikustea zaila da benetan, eta lehenbailehen gure eguneroko bizimodura bueltatu ahal izatea espero dugu.

Bien bitartean, ALEAko lantaldean gure eguneroko jardunari eustea erabaki dugu, etxetik, herritarrei informazio gaurkotua eta zehatza eskaintzea beharrezko dela sinestuta baikaude.

Aldizkariak formatu digitalean (PDF) irakurri ahal izateko baldintza bakarra ALEAren webgunean izena ematea da. Horrez gain, hala eskatzen baduzu, emailez bidaltzen dugun buletina zein whatsapp bidezko informazio eguneratua jasotzeko aukera ere izango duzu.

Bete ezazu hemen topatuko duzun inprimakia; zure erabiltzailea eta pasahitza jasoko dituzu berehala.

Ezin ahaztu, guzti hau ez litzatekeela posible izango ALEAkide guztion babesik gabe. Zuen ekarpen eta harpidetzei esker eskaini baitezakegu gertuko informazioa, euskara hutsean; eta sostengu horri esker egiten du ALEAk aurrera, baita momentu zailetan ere.

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide