Guztira 310 lagun ingresatuta daude Arabako Unibertsitate Ospitalean; horietatik, 274 daude solairuetan eta 36 ZIUn. Azken 24 orduetan zortzi pertsona gehiago hil dira, eta dagoeneko 81 arabar dira koronabirusarekin hildakoak.
Bitartean, datu baikorragoei erreparatuz, 48 alta gehiago egon dira azken orduetan, eta bi pertsona atera dira ZIUtik, Osakidetzak eguneratutako datuen arabera. Izan ere, asteartean baino 34 pertsona gutxiago daude koronabirusagatik ingresatuta.
Arabako positiboak herriz herri
Koronabirusak Arabako udalerrietan eragindako kasu positiboen datuak ere jaso ditugu, herriz herri:
- Gasteiz: 977.
- Bastida: 21.
- Laudio: 18.
- Amurrio: 12.
- Iruña Oka: 11.
- Aiara: 6.
- Agurain: 6.
- Dulantzi: 5.
- Kanpezu: 5.
- Legutio: 5.
- Oion: 5.
- Samaniego: 5.
- Zuia: 5.
- Artziniega: 3.
- Barrundia: 3.
- Donemiliaga: 3.
- Urkabustaiz: 3.
- Zigoitia: 3.
- Arratzua-Ubarrundia: 2.
- Bernedo: 2.
- Burgu: 2.
- Aramaio: 1.
- Arraia-Maeztu: 1.
- Asparrena: 1.
- Berantevilla: 1.
- Eltziego: 1.
- Erriberabeitia: 1.
- Guardia: 1.
- Mañueta: 1.
Unerik okerrena gertu
Euskal Herria eta Espainia pandemiaren unerik okerrenera hurbiltzen ari dira, datuen goranzko joerak adierazten duen bezala.
EAEaren kasuan, kutsatzeak areagotu egin dira azken 24 orduetan: 3.271 kasu positibo eta 22 hildako gehiago, egun bakarrean. Guztira, 155 pertsona hil dira.
Datu orokorren kasuan, aurreikuspenak latzak dira: Espainiak Txina gainditu du koronabirusak eragindako heriotzetan (3.434 dagoeneko), eta 8.000 kutsatu gehiago baieztatu ditu egun bakarrean; guztira, kutsatutako 47.610 pertsona daude estatu osoan.