Koronabirusa

Lakua Hotelean artatuko dituzte koronabirus gaixoak

Erredakzioa 2020ko mar. 25a, 13:37

Argazkia: Google Maps

Sintomarik ez duten edo sendatze bidean dauden gaixoak eramango dituzte bertara.

Osakidetzako arduradunek iragarritakoaren arabera, Lakuako Hotela koronabirus gaixoak artatzeko zentro bezala erabiliko dute. Bertan zainduko direnak sendatze bidean edo sintoma larririk ez duten gaixoak izango dira, "positiboak izan arren, arrisku egoerarik ez duten gaixoak".

Beste egoera batzuetan altan eman daitezkeen kasuak izango direla gaineratu dute Osakidetzatik, baina kasu honetan "kokapen zehatz batean monitorizatuta eta kontrolatuta" egon daitezela nahiago dute osasun zerbitzuetako arduradunek.

Modu horretan sendatze bidean dauden gaixoek berriz ere ez kaltetzeko babes neurriak izango dituzte eta, gainera, sintomarik izan ez arren, senideak ez kutsatzeko prebentzio neurria ere bada.

Kokapenari dagokionez, Txagorritxutik gertu dagoen eraikina izaki, beharrezko baliabide pertsonal eta materialak erraz eraman daitezke bertara. Halere, aintzat hartu beharra dago Gasteizko bost izarreko hotel bakarra, gaur egun irekita dagoela oraindik. Bertan ostatu hartzen duten bezeroak epe luzerako egoiliarrak izan ohi dira.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago