Ahaldun nagusiak Arabako patroiaren eta Estibalizko Andre Mariaren omenezko jaien programa osoa bertan behera utziko duela iragarri du, koronabirusak eragindako krisiaren ondorioz.
Alarma egoeraren amaierari buruzko zalantzek ere bultzatu dute erabakia; izan ere, Espainiako Gobernuak oraingoz apirilaren 11ra arte luzatu duen arren, ez dago oso argi noiz arte luzatuko diren krisiaren ondorioak, une gogorrenak gaindituta ere.
Apirilaren 28an aurreikusitako San Prudentzio jaien ospakizunak bertan behera geratu dira, baita bezperako Danborrada ere. Maiatzaren 1ean, erromerian Estibalizko santutegira igotzen den egunean aurreikusitako patata tortilla lehiaketa, herri kirolak eta dantza txapelketak ere ez dira aurten ospatuko.
Etenik ez 1976tik
Ez da Arabak bere jaiak bertan behera uzten dituen lehen aldia. 1976an, Franco diktadorea hil ostean, Martxoaren 3tik aste batzuetara, ospakizun tradizionalak ere eten ziren. Kasu horretan, Andre Maria Zuriaren omenezko jaiak ere ez ziren abuztuan ospatu.