HIGA2020

Hizkuntza gutxituetako hiztun gazteak plazara

Erredakzioa 2020ko ots. 25a, 09:07

Irailaren 6tik 9ra Gasteizen egingo da Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen Hirugarren Topaketa: HIGA2020. Aurreko edizioan parte hartu zuten nazioarteko hainbat lagunen testigantzak bildu dituzte egitasmoaren aurkezpen bideoan.

Mundu osoko hiztun gazteak Gasteizen batuko dira irailaren 6tik 9ra, 2011n eta 2018an hirian egindako topaketen hirugarren edizioan. 80 gazte akademiko, ekintzaile eta artista biltzeko asmoa dute, "hizkuntzen biziberritzeari begira sare bat ehuntzeko" helburuarekin.

Izena emateko epea irekita dago maiatzaren 21era arte, HIGA2020! webgunean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago