Otsoak lau ardi hil ditu Gibijo eta Arkamo mendietan

Erredakzioa 2020ko ots. 19a, 09:22
Otsoak lau eraso egin zituen iragan astean. / Alexas - pixabay.com

Bitartean, ehiza etenda dago, otsoa espezie mehatxatuen katalogoan sartzeko Eusko Jaurlaritzak hartutako erabakia dela eta.

Otsoaren erasoek jarraitzen dute, Aldundiak ehiza etenda mantentzen duen bitartean. Joan den astean lau eraso izan ziren, hildako beste hainbeste animaliarekin.

Animalia hiltzeko itxaronaldiak egiteko baimen forala ostiralean iraungi zen, baina oraindik ez da epearen balizko luzatzeari buruzko erabakirik hartu.

Azken hilabeteetan abeltzainek egindako kexen ondoren baimendu zuen Aldundiak otsoaren ehiza, Arkamo, Gibijo eta Urkabustaiz mendietan abereei egindako erasoengatik. 2019an 300 animalia baino gehiago hil edo zauritu ziren otsoen erasoengatik.

Hala ere, Eusko Jaurlaritzak animalia espezie mehatxatuen katalogoan sartzeko hartutako erabakiaren ondorioz, Aldundia egoera berria aztertzen ari da otsailaren hasieratik.

Erlazionatuak

Arabako otsoari eta otsoaren auziari buruz

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Basozain Profesionalen elkartea 2020 ots 13 Araba

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide