ALEAk eta GEU elkarteak bat egingo dute Egunean Behinen

Erredakzioa 2020ko ots. 17a, 13:15
GEU elkarteak banatuko du aste honetako saria: CD sorta bat. / ALEA

Amaitu da Tribial estiloko galdera-erantzunen joko arrakastatsuan ALEAkideak taldearen lehenengo astea, eta Errigorako saski bat eraman du Beñat Garaiok, 559,58 puntu lortu ostean. Aste honetatik aurrera, ALEAren eta GEU elkartearen taldeak batu dira.

Otsailaren 3an abiatu zen Egunean Behin jokoaren hirugarren denboraldia, eta gaur egun 60.000 lagunetik gora parte hartzen ari dira CodeSyntax enpresak garatutako euskarazko aplikazioan.

Proiektuaren inguruko komunitatea biltzeko eta astean behin sari bat banatzeko aukera ireki nahi dute ALEAk eta GEUk, eta horregatik, dagoeneko martxan da ALEAkideak taldea:

  • Taldean parte hartzeko eta sariak irabazteko ez da beharrezkoa GEUren edota ALEAren bazkide izatea; hau da, edonork parte hartu dezake.
  • Aste bakoitzean taldeko lehen postuan geratzen denak irabaziko du saria.
  • Asteko irabazlearen ardura izango da GEU elkartearekin harremanetan jartzea astelehenean, info@geuelkartea.eus helbide elektronikoaren bitartez.
  • Saria astez aste iragarriko da, astelehenero.

Otsailaren 17tik 23ra: CD sorta bat irabaziko du bigarren asteko irabazleak.

Erlazionatuak

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide