Egunean Behineko ALEAkideen taldea martxan da

Erredakzioa 2020ko otsailaren 7a

Dagoeneko martxan dago ALEAkideak taldea Egunean Behin app-an. / ALEA

Tribial estiloko galdera-erantzunen joko arrakastatsuan ALEAkideak taldea sortu du ALEAk. Astelehenetik aurrera eta apirilera arte, astero sari bat eramango du asteko irabazleak.

Otsailaren 3an abiatu da Egunean Behin jokoaren hirugarren denboraldia, eta gaur egun 60.000 lagunetik gora parte hartzen ari dira CodeSyntax enpresak garatutako euskarazko aplikazioan.

Proiektuaren inguruko komunitatea biltzeko eta astean behin sari bat banatzeko aukera ireki nahi du ALEAk, eta horregatik, dagoeneko martxan da ALEAkideak taldea:

  • Taldean parte hartzeko eta sariak irabazteko ez da beharrezkoa ALEAren bazkide izatea; hau da, edonork parte hartu dezake.
  • Aste bakoitzean taldeko lehen postuan geratzen denak irabaziko du saria.
  • Asteko irabazlearen ardura izango da ALEArekin harremanetan jartzea astelehenean, info@alea.eus helbide elektronikoaren bitartez.
  • Saria astez aste iragarriko da, astelehenero.
Otsailaren 10etik 16ra: Errigorako saski bat
Errigorako saski berdea irabaziko du lehenengo asteko irabazleak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago