Horren inguruko eztabaida desbideratu du, ordea, El Correo egunkariak, Martinezi egin zaizkion kritikak euskara ezagutzaren ingurukoak beharrean haren jatorriari buruzkoak direlakoan.
Horrek sare sozialetan eztabaida piztu, eta, besteak beste, "etnizista" eta "supremazista" modukoak deitu dizkiete hautagaiak elebidunak izan daitezen eskatu dutenei.
Astero bezala, euskarazko txio onenetako batzuk jaso ditugu ALEAn:
Eta 2020ko otsailera iritsiko gara ea lehendakarigai batek euskaraz jakin beharko lukeen eztabaidatzen.
— mikel elosegi azpiazu (@Mikelelosegiazp) January 31, 2020
Ez adarrik jo, faborez...
Eta azken egun hauetako euskararen inguruko eztabaidaren ondoren, noizko euskara ikasteko doakotasuna?
— Natalia Rodríguez (@koratxu) February 2, 2020
Zenbat haserretzen diren elebakarrak euren pribilegioa kolokan jartzean. Ezagun egiten zaizue?
— Josu Goiko (@josu_goiko) February 1, 2020
Herritarren ordezkariak herritarren hizkuntza jakin beharrari etnizismoa deitzen badio, berari beste hitz bat dagokio: SUPREMAZISTA
— ????Ana Morales ???? (@AnaisNi) January 30, 2020
Euskararen eta euskalduntasunaren eztabaidetatik haratago bada garaia herri honetan gertaeren bilakaera zinez alda dezakeen gairi eusteko: hedabide bakar batek nola ezarri dezakeen agenda honelako erraztasunarekin, are gehiago ohi modura argudio eta datu faltsuak badarabiltza
— Imanol Elezgarai (@ielezgarai) February 3, 2020
"Horda de etnicistas", Zelan eguna?
— Jozulin Sediciós //*// (@jozulin) January 30, 2020
Elebitasunaren aldekoak etnizistak gara? Edo etnizismo hitzaren esanahia ez duzu ulertzen edo supremazista bat besterik ez zara. Gizarte elebidun batean onartezina da lehendakarigaiek euskararik ez jakitea, errespetu falta bat ehundaka mila herritarrontzathttps://t.co/SiIkPBbLmy
— Malcolm iXa ???? (@ideiazabaldu) January 30, 2020
Hizkuntza defendatzea etnizista dela diote batzuek. Besteok hizkuntza- eta kultura-zapalkuntza ere badela diogu, eta horri aurre egin behar zaiola. Euskara defendatzeagatik lehen block-a jaso dut. Segi beza hain ezkertiar izaten! ???? pic.twitter.com/IZqp1vKqcI
— Tio Miel (@TioMiel) February 5, 2020
Egun on, politok!
— Koldotxu (@koldotxu) February 5, 2020
Asteazkena da baina astea ez denez oraindik bukatu, gauza etnizista asko egin ditzakegu!!! pic.twitter.com/bIceqaXudB
Etnizista pila bat orain #urhanditan-en, euskararen grandeur inperialistaren apologia eginez.
— Erik Gartzia (@erikgartzia) February 4, 2020
Bigarrenez, nik ez dakit nongoa den @rosa_mr_ eta ez dit axola. Hemen bizi garen guztiok, berdin da non jaioak, euskal herritarrak baikara. Nik bakarrik kritikatu dut lehendakarigai guztiak elebidunak ez izatea. Euskalduna da "euskara duena", besterik ez.
— Hasier Arraiz (@hasier_arraiz) January 31, 2020