ALEA FM-urtarrilak 28-Saio osoa

Erredakzioa 2020ko urt. 28a, 18:00

Artea eta hezkuntza giltza dituen Magnet Erakarri proiektua ezagutuko dugu, Mari Mar Bueno Magnet Erakarri proiektuko arduradunaren eta Tere Rodriguez Barrutia ikastolako zuzendariaren eskutik.

Txotx garaia hasi berri den honetan, Trebiñu Askartza sagardotegia bisitatu dugu, eta gure lurraldeko sagardotegiek nola bizi duten gerturatu digu Koldo Markinez sagardotegiko jabeak.

Bestetik, maiatzean Errekaleorren izango den Mamarru fest jaialdia ezagutu dugu Estitxu Villamorren eskutik. Azkenik, Euskararen Agenda.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago